XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PASTORAL OARRAK ETA SUJERENTZIAK

Aste Santua: Pazko-ospakizunaren atari eta asiera

Erramu-igandea Garizumako azken igandea da eta, aldi berean, Pazko-irurrenaren atari eta iragarpena.

Pazko-irurren orretan Ostiral santu, Larunbat santu eta Pazko-igandean Elizak gure askapen eta salbamenaren misterio nagusiak gogoratzen eta ospatzen ditu.

Iru egunok Pazko-aldiaren eta liturgi urte osoaren egun nagusiak eta gaillurra dira.

Pazko-berrogeitamarraldiak, berriz, pazko-jaiak 50 egunez luzatzen ditu.

Ospakizunak birsortzea eta bizieraztea

Egunotako ospakizunak arreta aundiz prestatu bear dira.

Eta aal dela taldean, beti elkar adituz jardun dezaten, baitipat, batzar-buruak, monitoreek eta kantariek.

Elkarren artean irakurtzea eta berrikustea komeni da Meza-liburuaren eta Irakurgai-liburuaren oarrak, argibideak (errubrikak) eta oarpenak.

Puntu orretan asko lagun dezaieke P. Farnesen gidaliburu onek Celebrar el Año litúrgico 1983.

Ospakizunotan monotonia eta oikeriatik aina alde egin bear da dena berriztatzeko joeratik.

Ospakizun bat ondo prestatua gertatuko da, oikuneak, keiñuak eta itzak birsortzea, bizieraztea eta barneberritzea lortzen denean.

Jaunaren Nekaldiko Erramu-igandea

Igande onetako Eukaristiaren elementu edo une nagusiak Jauna Jerusalenen sartzearen oroitzapena eta Jaunaren nekaldiaren irakurketa dira.

Meza guztietan Jerusalengo sarrera orren oroitzapena egitea komeni da, Meza-liburuak adierazten dituen iru era orietako bati jarraituz (ikus 2-18).

Garrantzi aundia du erri osoak elizkizun orretan parteartzeak, Kristo garaitzailleari goralpen-kantuak abestuz.